XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hor dira azken honen lekuko lan honetan zehar behin baino gehiago agertuko diren Marijesiak; inor ez bide da konturatu Mendebaleko hainbat herritan, eta Gernika aldean bereiziki, oraindik ahoz aho bizirik dirauten balada erlijioso honen aldaerek Hegoaldeko literatur zaharra, teatroa batez ere, aztertzean izan dezaketen garrantziaz (3) Beste leku batetan () aritu naiz euskal teatro zahar edota klasikoa deitu ohi denaren Arestiz geroztik, bereiziki deitura hain desegokiaz; propioki teatrotzat har dezakeguna Barrutiaren obra dugu, besteak gabon kantak edota operak dira. Alabaina, eta Azpiazuk (vide ) argitaratu gogo zuen baino ez zuen obra ezagutzen ez dugun bitartean, bertan markatzen den bezala, bada beste biderik egiazko teatro zahar hori zer izan zitekeen nolabait antzemateko Marijesien azterketa sakon batez hain zuzen ere. Ikus hurrengo oharra.

J. A. Aranak ikusi duen bezala baliteke kanta horiek erdi aroko teatroaren arrastoak izatea (4) otsaila-iraila. Antzeko zerbait pentsatzen du M. TRAPEROK (vide ) gaztelerazko zenbait kantari buruz. Ez litzateke beraz, harritzekoa lehengo teatro zahar hori kanta dramatizatutzat gorde izan balitz Espainiako (eta Rumaniako vide ) zenbait lurraldetan, Euskal Herriko mendebala beren artean; bestalde filologoek bazuten, posibilitate hori gora behera kanta horietaz zerbait gehiago axolatzeko arrazoirik.

Aranak markatu bezala Zubia-Lezamizen (5) Alegia, Lezamizen bitartez ezagutzen ditugun Zubiaren dotrinako koplak; testuen xehetasunetarako ikus Bibliografia koplak ez dira Marijesien aldaera zaharrago bat besterik.

Baina ez dira konstatazio horretan bukatzen testu hauek aurkezten dituzten arazoak eta eskeintzen dituzten posibilitateak gure literatur bizitzaren iragana argiagotzeko (6) Ene iritziz ditugun datuak urriak izanik, beste literaturen alboan adibidez, oraindik agortu gabe daude eta ez da inoiz gehiago izateko itxaropena ere galdu behar Oihenarten Art poétique argitaratuz gero ikusi den bezala. Ez dut uste, esate baterako, Mikoleta, Larramendi eta Iztuetaren poesiazko lekukotasunak behar bezala aztertuak eta baloratuak izan direnik. Halaber oso mesedegarriak gertatuko litzaizkiguke Moñinok XVI eta XVII. mendeetako gaztelaniazko poesiaz egin zituen bezalako lanak hemengo bertso-paperez eta Euskal Herriko inprenten historia ahalik eta zehatzena.

Ez dut uste inola ere, hemen xehetasun oroz azaltzea luzeegi egin balekit ere, Zubia hartu behar denik (...).